ELKARRIZKETA_Josune Iriondo"Urte asko daramatzat umeekin eta elkarrekiko konfidantza handia daukagu"

Erabiltzailearen aurpegia Areta gure planeta 2016ko abe. 22a, 11:31

Erreakzioa Aitor Cara eta Amets Garcia

Josune Iriondok Aretako Fabian Legorburu ikastetxeko jantokian daramatza 7 urte. Bere lanaren inguruan gehiago jakiteko asmoarekin elkarrizketatu dugu.

Nola deitzen zara?

Josune Iriondo deitzen naiz.

Zein da zure lana?

Aretako jantokiko zaintzailea naiz.

Zenbat urte daramatzazu lanean Aretako eskolan?

7 urte daramatzat postu honetan lan egiten.

Gustatzen zaizu zure lana?

Asko gustatzen zait eta hori nabaritzen da harremanetan.

Gustura egoten zara zure lana egiten?

Normalean bai. Arazo txikiak dauzkagu egunero baina laster konpontzen dira. Umeekin hitz egiten da eta ondo ulertzen dituzte arazoa eta konponbidea.

Zure lanen zer egiten duzu?

Nola eta zenbat jaten duten ikusten dut, arauak errespetatzea eta errespetu faltarik ez edukitzea. Gero patioan zaintzen dut ezer ez gertatzea.

Zure lanean egun batean eduki duzu arazorik umeekin?

Aretan , orain dela urte batzuk baziren bi anai biki eta lan asko ematen ziguten oso bihurriak zirelako.

Zenbat lankide dituzu?

Jantokian gara sei lankide, bakoitzak bere lana du, baina gure artean laguntzen gara. Nirekin lan egiten du beste lankide bat eta oso ondo konpontzen gara.

Zure lanetik orokorrean zein da gehien gustatzen zaizuna?

Umeekin egotea. Urte asko daramatzat umeekin eta elkarrekiko konfidantza handia daukagu. Asko hitz egiten dugu, beraien gauzak kontatzen dizdate baina dena elkarren artean geratzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide