ELKARRIZKETA_Nerea Falagan "Txikitan izandako irakasle bategatik erabaki nuen irakasle izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Areta gure planeta 2016ko abe. 22a, 11:24

ERREDAKZIOA June Coloma  eta Aimar Olea .

Nerea Falagan Zaratamon bizi da eta Aretako Fabian Legorburu ikastetxean aritzen da irakasle lanetan. Matematikak ditu gustuko eta bere lanaren inguruan mintzatu gara.

Zergatik zara irakaslea?

Txikitan izandako irakasle bategatik. Zaratamoko eskolan hasi nintzen 5 urte nituenean. Nire amak izandako irakasle berdina izan nuen, niretzako nire amama modukoa zen, irakaslea erretiratu zenean, beste irakasle bat etorri zen, María Jesús izenekoa. Bigarren hau, oso gaztea zenez eskolak emateko modua guztiz desberdina zen, berak ikasitako metodologia berriengatik. Aldaketa izugarria izan zen: eskolak dinamikoagoak ziren, jolasak egiten genituen, anekdotak kontatzen zizkigun… betiere ikasgaiekin erlazionaturiko jarduerak erabiliz. Kontuan izan behar dugu Zaratamoko eskola, oso txikia zela eta ikasle guztiak gela berdinean geundela, neskak eta mutilak banaturik, noski. Adin desberdineko neskak egon harren, guztiak ikasteko aukera izaten genuen, irakaslearen antolatzeko moduagatik. Bergatik naiz gaur egun irakaslea eta gaur egun ere harreman oso estua daukagu.

Zenbat urte dituzu?

Gaur egun 55 urte ditut baina hilabete pare bat barru 56 urte egingo ditut.

Non bizi zara?

Zaratamon bizi naiz.

Zer ematen duzu eskolan?

4. mailako tutorea naizenez;  matematika, euskara, gizarte zientziak, natur zientziak eta tutoretza ikasgaiak irakasten ditut, gainera 5. eta 6. mailetan gaztelania ere irakasten dut.

Zein da zure zaletasuna?

Nire bi zaletasun nagusiak irakurtzea eta arku jaurtiketa egitea dira.

Zure gurasoak zer izan ziren?

Nire aita soldatzailea izan zen eta berotzeko sistemak eraikitzen zituen. Nire ama, aldiz, etxeko andrea zen eta ortuan lan egiten zuen. Nire amaren zaletasuna betidanik margotzea izan da eta denbora librea zeukanean koadroak margotzen zituen, gaur egun nire etxean ditudan koadroak berak margotu ditu.

Anaiak edo arrebak daukazu?

Neba bakarra daukat, ni baino bi urte nagusiagoa da eta Jon du izena.

Zure klasean eroso zaude?

Noski baietz, beti egon naiz egokitu zaizkidan ikasleekin oso gustura. Ikasgela guztiak desberdinak diren arren, beti zeozer berria ikas dezaket.

Zein da zure saio gustukoena?

Nire saio gustukoena matematika da. Baina beste ikasgaiak ere nire gustukoak dira.

Zein da zure liburu gustukoena?

Ez daukat gogoko libururik, asko baitira gustatu zaizkidanak, adibidez: El nombre de la rosa, Los pilares de la Tierra, Noche sobre las aguas, Cien años de soledad, Las puertas de Anubis, La catedral del mar…

Zein da zure idazle gustukoena?

Urte asko daramatzat irakurtzen, horregatik ez daukat idazle gustuko bakarra. Genero desberdinetako idazleak gustatzen zaizkit.

Pozik zaude gurekin?

Noski baietz, gero eta nagusiagoak zarete eta horrekin batera gero eta arduratsuagoak zarete.

Pozik zaude eskola honetan?

Oso pozik nago! Eskola honetan erretiratu arte egotea espero dut.

Pozik zaude zure ikasleekin?

Bai, guztiak desberdinak zareten arren, guztiok daukazue zeozer berezia.

Zer da gehien gustatzen zaizuna irakastea? Eta gutxien?

Irakastea gehien gustatzen zaidan ikasgaia matematika da. Bertan ikasleen logika, estrategiak, arrazonamendua… oso argi ikusten direlako. Ez daukat gutxien gustatzen zaidan ikasgairik, denak daukate berezitasunen bat eta guzti-guztiak garrantzitsuak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide