ERREDAKZIOA Naroa Hernandez eta Udane Mancha
Unai Mendibil bertsolaria da eta Urduñan bizi da. Bertso eskolak ematen ditu aiaraldeako eskoletan. Bere lanari buruz hitz egin nahi izan dugu berarekin.
Non jaio zinen?
Amurrion
Noiz jaio zinen?
1981eko urtarrilaren 17an
Zenbat instrumentu jotzen dituzu?
Gitarra bakarrik eta oinarrizko mailan.Beste instrumentu batzuekin ere ‘salseatzen’ dut baina fundamentu askorik gabe.
Zenbat urterekin hasi zinen bertsolaritza ikasten?
11-12 urterekin izan nuen lehendabiziko harremana bertsoarekin.Gaur egun gertatzen den bezela, bertsolaritza lantzen zen eskoletan.Nik Aresketa ikastolan eta Zaraobe institutuan jaso nituen bertsolaritza klaseak.
Noiz hasi zinen bertsoak abesten?
16 urterekin hasi nintzen bertso eskolan.Serapio Lopez irakasle-lagun zelarik, 6-8 lagun elkartzen ginen astero Amurrioko kultur etxean bertsotan egiteko.
Zuretzat erreza izan zen bertsoak egitea?
Gauza guztietan bezela, praktikak ematen du erreztasuna. Hasiera erreza izan ez bazen ere, nahiko azkar hartu nuen konfidantza eta naturaltasuna.Euskararekin jolastea da bertsoa eta nire Euskara maila izugarri hobetzeko aukera eman zidan.
Egin duzu noizbait bertso bat zure gustokoa ez dena?
Nahi baino gehiagotan!!jajajajajajajaj! Hori da inprobisazioak duen arriskua, bertsoa kantatzen bukatzen duzunerarte ez dakizula bertsoa ona edo txarra izango den.Hala ere ez zait inoiz ‘katastroferik’ gertatu.
Zenbat urte daramazu klase ematen?
8 urte daramatzat klase ematen.
Gustuko duzu irakastea?
Asko.Ikasleak ikasten eta ondo pasatzen ikustea oso polita da
.
Nola konpontzen zara ikasleekin?
Orokorrean oso ondo. Urtero 700 ikasletik gora izaten ditut eta orokorrean oso harreman gertukoa eta atsegina daukagu.
Zertan inspiratu zara Momo mamuaren bertsoa egiteko?
Istorio polita iruditu zitzaidan Momorena eta Aretako umeekin inspiratu nintzen.Ea Momoren nahiak betetzen diren!!