ELKARRIZKETA_Marta Mateos "Areta herria asko gustatu zait beti eta ilusio handia egin zidan hona bidali nindutenean"

Erabiltzailearen aurpegia Areta gure planeta 2016ko abe. 22a, 10:33

ERREDAKZIOA  Andoni Gonzalez eta Onintze Lopez

 

Marta Mateo Aretako eskolan lan egiten du eta bere lanari buruz mintzatu gara berarekin.

 

Zenbat urte daramatzazu Aretako eskolan?

Aurten nire bigarren ikasturtea da.

 

Lan asko egiten duzu?

Kar, kar, kar. Asko edo gutxi esatea zaila da…bai esan dezaket ordu guztietan bueltaka nabilela, bileretan, klaseetan, patioetan,  asko hitz egiten eta gehiago entzuten, edo hori da behintzat saiatzen naizena.

Lehen Hezkuntzan eta haur hezkuntzan egoten naiz eta eskolako ume guztien berri izan nahi dudanez, lan asko egin behar dut.

 

Zenbat urte egon zara lan egiten?

Gazte gazte hasi nintzen lanean, urte askotan ikasten eta lanean aldi berean aritu bainintzen. Klase partikularrak, dantza klaseak, tabernetan, euskaltegian, autoeskola batean…eta eskoletan orain dela 10 urte ari naiz lanean

 

Beste lan bat daukazu?

Noizean behin emakumetasuna, feminidadea eta gorputz adierazmena lantzen duten  dantza tailerrak ematen ditut.

 

Zenbat eskolatan egon zara lan egiten?

Aurten lehengo aldiz eskola berbera bi urte jarraian errepikatzen dudala. Hamar urte hauetan, uste dut  10 edo 11 eskolatan egon naizela.

 

Zein izan da zure eskola gustukoena?

Areta sako gustatzen zait, eskola txikia da familia handi bat bezala.

Areta herria asko gustatu zait beti eta ilusio handia egin zidan hona bidali nindutenean.

Nire aspaldiko lagunmin asko eskola honetan ikasitakoak ziren eta horrekin lotzen nuenez pozik etorri nintzen.

Kurtso honetan hona bueltatzea eskatu nuen iaz eskola asko gustatu zitzaidalako.

Baina esan behar dut Gasteizko Lakuabizkarra eskolan oso gustura egon nintzela ere.

 

Zelan sentitzen zara Aretako ikaskideekin?

Aretako ikasleak oso bereziak dira. Taldeak txikiak direnez, lantaldean aritzeko aukera ederra sortzen da eta hori da nire gustatzen zaidana. Badakit batzuetan astuna jartzen naizela elkarbizitzaren garrantzia eta euskaren erabilerarekin baina pentsatu nahi dut beraiei ere gustatzen zaiela, ni hor egotea.

Beraiek entzutea asko gustatzen zait.Ikasleen iritziak eta istorioak oso garrantzitsuak dira niretzat horregatik beraiek adi entzuten saiatzen naiz.

 

Gustuko ahal duzu Aretako eskola

Nola ez?, kar, kar, kar. Mundialak zarete!!!

 

Zure lana gustatzen zaizu?

Bai asko!!! Egunero gauza berriak ikasteko aukera daukat. Ikasleekin eta beste irakasleekin egunerokoa aurrera eramaten eta bizitza konpartitzen asko disfrutatzen dut.

Momentu batzuk zailak edo gogorrak dira baina horiekin ere asko ikasten ari naiz. Ni beti ikasteko prest.

 

Badakigu tutorea ez zarela, baina zein da zure lana?

Eskolako aholkularia naiz. Beste irakasleen laguntzaile moduko bat.

Ikasteko zailtasunak dituzten ikasle guztien jarraipena egiten dut.

Laguntza gelako irakasleekin lan egiten dut ume guztiak gauza berriak ikasteko eta aurrera egiteko . Horretarako bilera asko ere egin behar izaten ditut, gurasoekin, zuzendaritza taldearekin, tutorekin…

Horretaz gain, seigarren eta bosgarren mailan herritartasuna ikasgaia ematen dut. Klase honetan elkarbizitza lantzen dugu dinamika, jolas eta antzerkiaren bitartez. Saiatzen naiz saio dibertigarriak eta aldi beran hausnarketarako baliogarriak izatea.

Aurten Hizkuntza proiektuaren arduraduna naiz Karmelerekin eta horregatik patio jolasetan, Euskara Batzordean eta hainbat saltsatan sartuta nago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide