ELKARRIZKETA_Unai Llano “Txupinazoaren momentua eta igandea dira nire egunik gustukoenak”

Erabiltzailearen aurpegia Areta gure planeta 2016ko abe. 22a, 10:17

ERREDAKZIOA Andere Martin eta Lucila Baptista

Unai Llano Aretan bizi da eta 27 urte ditu. Aretako jaiak antolatzen ditu eta Aretako Kultur Etxean egiten du lan. Jaien antolaketari buruz hitz egin dugu berarekin.

 

Zelan deitzen zara?

Unai Llano

 

Non jaio zinen?

Aretan

 

Zenbat urte dituzu?

27

 

Zertan lan egiten duzu?

Aretako kultur etxeko tabernaria

 

Zeintzuk dira zure hobiak?

Kirolak eta edozein antolakuntza

 

Zenbat denbora lehenago hasten zarete jaiak prestatzen?

Gutxi gora behera urtarrilean baina uztailean bukatzen den momentutik ia gauzak prestatzen dugu

 

Zuk bakarrik prestatzen dituzu ala jende gehiagorekin? Zenbat zaudete lan taldean?

Ez, 15 pertsona inguru gaude dena prestatzen, baina gero jaiak heltzen diren momentuan eta lehenago jendea animatzen da laguntzen.

Aretako jaien komisioan 15 inguru gaude, baina gero jaiak aurrera ateratzen talde handiagoa gaude: asto lasterketaren antolaketa taldea, herriaren pilota eskola, herri bazkarien lan taldea, …

 

Jaietan zer lan egiten duzu?

Nire lana jaietan oso gogorra da, jaietan tabernan lan egiten dudalako eta libre daukadan momentuetan jaietan beste lan  batzuk egiten ditut eta hori 6 egunetan zehar lan gogorra da, baina niri gauza horiek gustatzen zaizkit horregatik parte hartzen dut.

 

Kostatzen zaizu jaietan zeozer egitea?

Ba bai beti lan gogorra egin behar dugu jai egun guztietan programazioa betetzeko, gero krisia ondorioz diruz txarto gaude eta horregatik , enkantea, jertseak eta beste gauzak ateratzen ditugu dirua lortzeko.

 

Jaietan zein da zure egunik gustukoena?

Ia guztiak. Txupinazoaren momentua eta igandea dira nire egunik gustukoenak.

 

Zenbat urte daramazu jaiak prestatzen?

12 urte gutxi gora behera daramat komisioan 15 urtetik gauzak antolatzen lehenengo urtean gauza gutxi egiten nuen baina pizkanaka pizkanaka gauza gehiago eta arduradun gehiago  hartu  ditut.

Oso pozik nago lan onetatik eta urte gehiago nahi dut hau egitea

 

Zein urtetan kostatu zitzaizun gehiago jaiak prestatzea?eta gutxien?

Ba urte guztietan lan asko kostatzen zaigu dena aurrera eramatea baina duela 3 urtetik orain arte askoz gehiago krisia dela eta.

 

Eskerrik asko elkarrizketa hau egiteagatik eta zuen planetara gonbidatzeagatik

 

Gora aretako jaiak ! GORA JAI BATZORDEA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide