Erraz ematen ditugu aholkuak. Aisa eskaintzen ditugu geuk gauzatzen ez ditugun hitzak. Eguneroko praktika zabaldutzat hartzen ahal da aholkularitza, diruarenganako fede itsua ia bezain unibertsaltzat. Baita urte zaharra eta urte berria elkarrekin topo egiten duten egunotan ere.
Aholkuak oparitzen ditugu Eguberriak ospatzeko-edo antolatzen diren otorduetan. Denbora luzean egon gaitezke mahai berean bata bestearen ondoan, eta hizpide egokia aukeratzea ez da beti samurra izaten. Aholku ematea ohiko baliabide gertatzen ohi da halakoetan, bereziki elkarrizketan parte hartzen ez duten pertsonen kontura: hain da tentagarria besteen bizimodua konpontzea.
Praktika hedatua ez ezik, zaharra ere bada, nonbait, aholku ematea. Izan ere, duela 2.600 urte inguru, mendebaleko filosofiari hasiera eman omen zion Tales Miletokoak baieztapen borobil bat utzi zigun alde horretatik: “Nork bere burua ezagutzea da bizitzako gauzarik zailena, eta errazena besteei aholku ematea”.
Filosofiak gero eta balio apalagoa duen honetan, hezkuntza plangintza berrituak lekuko, segur aski indar betean segituko du bizitzako gauzarik errazena omen den horrek. Beraz, zorionak eta aholku berri on!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.