Kapital txinatarra gipuzkoar kooperatibismoarekin txertatuta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urt. 22a, 00:00

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Gipuzkoako erraustegia behin-behineko enpresa elkarte bati esleitu diola jakin berri dugu. Enpresa elkarte horretako lidergoa Urbaser enpresaren esku dago, Florentino Perezek bere zati osoa saldu ostean, honen kapital sozial osoa txinatarra da. Beraz, Urbaser txinatarra da eta erraustegiaren eraikuntzan parte hartuko du, batik bat, teknologiari dagokionez, Txinako Shangai inguruan enpresa horrek tratatzen baititu hondakinak.

Urbaserrek gipuzkoar enpresa batzuk erraustegiaren eraikuntzan eta ondorengo ustiapenean partaide izango ditu, eta eginkizun horretan deigarria egin zaigu LKS kooperatiba kide izatea. Izan ere, Mondragon Korporazioko (lehen MCC) kide da zerbitzu kualifikatuetarako enpresa hau, eta jakina denez, Mondragon Korporazioak balio eta printzipio kooperatibo zuhur eta sendoak ditu, LKSk auzitan ipiniko dituenak Zubietako erraustegian buru-belarri murgiltzen baldin bada.

Ez ahantzi, urteak direla Mondragon Korporazioa kezkatuta dagoela kooperatibismoaren balioak eta printzipioak ahultzen ari direlako eta sendotu nahi dituelako. Eginkizun horretan, besteak beste, Irizarrek (Irizar S. Coop) saiakerak egin zituen, nahiz eta ekonomia globalizatuan zaila den espiritu lehiakor eta produktiboa saihestea, are gehiago kooperatiba talde horren zuzendaritzak neoliberalen doktrina barneraturik badauka eta ahazten badira taldearen espirituak dioena: “Lanean gizatasuna. Humanity at work”.

Edozein kooperatibak bezala, LKSk ere eskubide oro dauka mozkinak erdiesteko, bere iraupena ziurtatu eta garatu ahal izateko. Alta, eskubide horrek ez du esan nahi helburuak gipuzkoarroi bizkar emanda lortu behar dituenik, kooperatiba batek inguruko gizartearekiko bere erantzukizuna izan behar baitu. Edo ahantzi egin al du printzipio hori?

Kontuan izan behar dugu kooperatiben printzipioen artean azpimarragarriak direla kapitalak lanaren morroi izan behar duela, ez helburu, Urbaserrek gidatutako behin-behineko enpresa elkarteak gura duen bezala. Autogestioari dagokionez, erabakiak denon artean hartu behar dira, ez Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ondorioz GHK-k egin duen bezala, herritarroi erraustegia egin ala ez kontsulta ukatzen. Edo gizartea eraldatzea: nola eraldatu gipuzkoarron eredu soziala, 35 urtetarako gure udalen aurrekontuak hipotekaturik geratzen badira.

Edozein kooperatibak bezala, LKSk ere eskubide oro dauka mozkinak erdiesteko, bere iraupena ziurtatu eta garatu ahal izateko. Alta, eskubide horrek ez du esan nahi helburuak gipuzkoarroi bizkar emanda lortu behar dituenik, kooperatiba batek inguruko gizartearekiko bere erantzukizuna izan behar baitu. Edo ahantzi egin al du printzipio hori?

Eta zer esan txinatarrei buruz? Ez dugu ahaztu behar, duela zenbait hamarkada gure ikastetxeetan diru bilketak egiten genituela txinatarrak kristautzeko, gaixoek doi-doi baitzuten bizirauteko adina eta geure diru laguntza behar zuten. Orain barre ederki egiten digute, arrazoiz gainera.

Izan ere, munduko txiroenen artean sailkatuta egon ostean, izugarrizko potentzia bihurtu zaigu azken hamarkada hauetan. Mendebaleko kapitalak Txinarako bidea hartu zuten herrialde horretan lan-indar merkea erabiliz, ekoiztutako ondasunak gure artean merke saltzeko. Antzinako kolonietako lehengai merkeak bezala, Txinak eskulan merkea zeukan eta horregatik inbertsiotarako erakargarri bihurtu izana. Kapital metaketa bizkorra egin ostean, Afrika eta Hego Amerikara zuzendu zituzten inbertsioak. Orain, Gipuzkoa du helmuga, bertan egingo baita Espainiako Estatuan une honetan burutzen ari den inbertsio publiko handiena; aldi berean, kapital txinatarrak Europan bere posizioak indartzeko aukera polita ere izango du.

Lehen Txinara dirua bidaltzen genuen eta orain geure udaletatik eramango dute dirua Maoren herrialde erraldoira. Kolonialismoaren eredu berritua!

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide