Hilerokoa eta gorputzen presentziak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urt. 22a, 00:00

Pertsona bakoitzak modu ezberdinean bizi du bere lehen hilerokoa. Gertatu baino lehen, pasarte horren inguruko berriak nagusiki etxetik, eskolatik edo lagunengandik etortzen dira, baina, ezinbestean, kalea eta komunikabideak ere informazio iturri dira. Eremu gehienetan gorputzaren inguruko azalpen fisiologikoak ematen dituzte, baina, nire ustez, mezu nagusiaren laburpena “hileroko = haurdun geratzeko aukera” da. Mezu orokorrak “kontuz, jada ez zara haur bat” adierazten du eta, testuinguru horretan, hilerokoa beldur edo arazo bihurtu dezake. Gainera, enegarren aldiz txertatuko dute, haientzat emakumea den gorputzaren eraikuntzan gizonaren presentzia.

Lehenengo aldian amari kontatu nion baina gero, ezkutuan nenbilen; ez nuen, zentzu horretan behintzat, handia izan nahi. Egoera asko luzatu zen, eta horrek gorputzaren kontzientzia falta adierazten du, asimilatu gabeko zerbait.

Orduan zartako batez ulertu nuen hilerokoaren garrantzia; eta ez ama izan nahi edo gizon bat behar nuelako ondoan, hilerokoa nire osasunaren eta barne orekaren parte zelako baizik

Aurrerantzean hilerokoa ohiko zerbait bihurtu zen, hor zegoen: mina ematen zuen, behar ez zuenean agertzen zen eta, beti, kulero edo praka zikinekin bukatzen nuen. Ez nuen nire parte zen zerbait sentitzen, eraikuntza kanpotik eratorria zen. 2005. urtean hilerokoa ez izaten hasi nintzen, halaber, nire gorputzean bestelako aldaketak sortu ziren. Buruan mikroprolaktinoma bat diagnostikatu zidaten (gurruin pituitarioaren tumore onbera bat).

Orduan zartako batez ulertu nuen hilerokoaren garrantzia; eta ez ama izan nahi edo gizon bat behar nuelako ondoan, hilerokoa nire osasunaren eta barne orekaren parte zelako baizik.

Adiskidetze prozesua gogorra eta polita izan da; gorputzaren intuizioari entzuten lagundu dit eta nire burua hobeto ulertzen dut orain. Bide horren eragina ez da soilik hilerokora mugatu: erlazioetan dago presente (afektiboak, sexualak, laguntasunezkoak…), ekintzak gauzatzeko moduan ikusten dut, hitz egiteko maneran.

Gehienetan gure gorputzetatik at bizi garela uste dut; eta, modu pausatuan nork bere esentzia ukitzen utzi baino lehen kanpoko aktoreak sartzen dizkigutela, gure barrua nahasiz.

Nor bere gorputzean bizi dela sentitzea, haren erritmoa ikustea… Hasiko al gara jendarte bezala barne eraikuntzatan zuzendari baino bidelagun izaten? Halako batean baztertuko al ditugu gorputzekiko, pentsamenduekiko... inposizioak? Inoiz behar duen espazioa emango al diogu barnea aditzeari?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide