Agur Obama

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ots. 5a, 00:00

Barack Obamak AEBetako presidente kargua hartu zuenean, barne eta kanpo politika sakonki aldatuko zituela espero zuen askok. Iragarritako promesen artean, gerrekin amaitzeko borondatea zegoen eta askok sinetsi egin genuen.

Gurasoek bere seme-alabarentzat nahi luketeen bikotea da Barack Obama: edukazio onekoa, azkarra, atsegina eta liraina. Hori guztia gutxi bailitzan, dantzan ondo baino hobeto egiten du! Lehen begiratuan enamoratzeko politikaria da Obama, bestela galde diezaietela Bakearen Nobel saria eman ziotenei. Urtebete ez zeraman presidente karguan jaso zuenean, baina ordurako George W. Bushek hondoratu zuen prestigio yankia berreskuratua zuen Obamaren irribarreak. Presidenteak flow-a zuen.

Arrakasta bereziki Europan izan du. Kontinente zaharrak oso elitista jarraitzen du izaten moralki. Sinetsarazi digute “gure” zibilizazioa dela munduko demokratikoena, garatuena eta kultuena. Horregatik, gure eliteak ez zuen gustuko George W. Bush ezjakin, baldar eta alferrontziak zituen formak. Denborak erakutsi du Europa zaharreko herrialdeek ez zutela funtsezko desadostasunik neocon belatzen nazioarteko politika gerrazale eta inperialistarekin, baizik eta formekin.

Obamaren nazioarteko politika aurreko administrazioaren jarraipena izan da. Orduko lan-taldeetako pertsona ugarik egin dute karrera Obamarekin, bi adibide paradigmatiko dira Robert Gates eta Victoria Nuland. Lehenengoa Defentsa idazkari (ministroa) izendatu zuten Bushen agintaldian eta Obamarekin karguan jarraitu zuen 2011ra arte. Nuland, berriz, Dick Cheneyrekin aholkulari gisa izatetik Obamarekin “ministrorde” izatera pasa zen Estatu idazkaritzan (Kanpo harremanetarako ministerioa).

Obamak ia boy scout baten pare utzi du Bush.
Lehenak zazpi herrialde bonbardatu ditu,
bigarrenak lau.
Baina benetako diferentziak bonben eta aire eraso kopuruari begiratuta topa daitezke. Bushek
50 eraso egin zituen droneen bitartez,
Obamak 500dik gora

Gauzak horrela, Obamak ia boy scout baten pare utzi du Bush. Lehenak zazpi herrialde bonbardatu ditu, bigarrenak lau. Baina benetako diferentziak bonben eta aire erasoen kopuruari begiratuz topa daitezke. Bushek 50 eraso egin zituen droneen bitartez, Obamak 500dik gora. Agintari demokratarentzat nazioarteko legedia hausteak hobby-a zirudien, bonbak botatzea bezala, 2016an soilik eguneko 72 bonba jaurtiki zituzten AEBek. Bestalde, ez dira gutxi izan babestu edota sustatu dituen estatu kolpeak, kasu batzuetan ez da ezkutatzen ere saiatu, CNNn emandako elkarrizketa batean esan zuen Ukrainako erregimen aldaketa beraiek negoziatu zutela (eufemismo ederrak ez dira falta izan noski).

Halere, Ukrainakoak deus gutxi dirudi Ekialde Hurbilean sortu duen anabasarekin alderatzen badugu. Txiste txar bat balitz bezala, Mendebaldeko hedabideetan AEBetako hauteskundeetan Errusiak izan duen balizko esku-hartzearen inguruko frogarik gabeko konspirazio guztiek lerro-buruak okupatu dituzte; aldiz, frogatuta dauden informazioak baztertu egiten dira era sistematikoan. Isiltasuna nagusitu da Mendebaldeko hedabideetan Clintonen emailek azaldu dutenean sobera jakina zena, hots, AEBek Al Nursa (Al Qaeda) armatu dutela eta bere aliatuak diren Qatarrek eta Saudi Arabiak ISISekin gauza bera egin dutela. Antzera gertatu da filtratu den John Kerry Estatu idazkariaren elkarrizketarekin. Kerryk argi utzi du AEBak burubelarri sartuta daudela Siriako gerran, inteligentzia militarrarekin eta muturreko islamismoa laguntzen. Baina urrunago doa, ISIS apropos indartzen utzi zutela aitortu du. Halere, berdin du, Obama guay da, eta beraz, lasai asko erabili ahal izan ditu armada eta terrorismoa munduko herrialde subiranoen erregimena aldatu eta Mendebaldearen esanetara jartzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide