Aberaskumeen matxinada

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mar. 5a, 00:00

Bukaresten mobilizazio handiak izan dira ustelkeriaren kontra iragan asteetan. Hogeita bost urte baino gehiago pasatu dira Errumaniak neoliberalismoa besarkatu zuenetik. Ordutik herrialdea kanpoko kapitalaren esku jarri da, pobreziak gora egin du eta krisialdi sozialari aurre egiteko emigrazioa irtenbide nagusietako bat da herritarrentzat. Balkanetako herrialde horretan protestatzeko motibo asko dago, baina ez da kasualitatea XXI. mendean kaleak jendez bete izana, soilik ezkerreko gobernu aratz bat osatu denean.

2016ko abenduko hauteskundeetan sozialdemokratek garaipen handia lortu zuten. Horri esker, azken hamarkadetan lehenengo aldiz Errumaniako Gobernuak neoliberalismoaren kontrako neurri-sorta jarri du martxan: gutxieneko soldata %16 igo du (275 eurotatik 320ra); soldata handiek osasun, pentsio eta langabezia sistemak ordaintzeko zergak 1.380 eurora arte ordaintzen zituzten soilik, hortik gora irabazten zutena ordaintzetik salbuetsita zegoen, orain soldata osoak ordaindu behar ditu aipaturiko zergak; azkenik, atzerriko multinazionalei irabazien gaineko zerga %5etik %16ra igoko zaiela iragarri du gobernuak. Horrela, orain arteko zergen politika neokolonialarekin amaituko litzateke, izan ere, atzerriko enpresa multinazionalek zerga gutxiago ordaintzen dituzte errumaniarrek baino. Neurri berri horrek lehiatzeko garaian aukera berdintasuna segurtatuko lieke etxeko enpresei eta ogasun publikoaren finantzak hobetuko lituzke politika sozialetan inbertitu ahal izateko.

Posibilitate honek haserrea piztu eta mobilizazioak hauspotu zituen ustelkeriaren eta gobernuaren kontra. Mendebaldeko gobernuek, enpresek eta milioidunek ordaintzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) aitzakia ederra topatu zuten ezkerreko gobernuaren kontra jotzeko eskumaren eta enpresarioen babesarekin

Halere, gobernu berriak hutsegite larria izan du. Europar Batasunak Errumaniako presondegien egoera  kaskarra salatu izan du maiz, baita azpimarratu ere gainpopulatuak daudela. Horri aurre egin nahian, Justizia ministro Florin Iordache-k bost urteko kondena baino gutxiago duten presoak ateratzeko ordenantza onartu zuen. Neurria aplikatu izan balitz, kondenaturiko politikari ustel asko kalean egongo lirateke. Posibilitate horrek haserrea piztu eta mobilizazioak hauspotu zituen ustelkeriaren eta gobernuaren kontra. Mendebaldeko gobernuek, enpresek eta milioidunek ordaintzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) aitzakia ederra topatu zuten ezkerreko gobernuaren kontra jotzeko eskumaren eta enpresarien babesarekin. Errumaniako eskumako presidente Klaus Iohannis-ek manifestariak animatu eta babestu ditu. Bestalde, bitxia izan da ikustea atzerriko enpresetako eta bankuetako buruak protestetan parte hartzen, beraiek ustelkeriaz ezer jakingo ez balute bezala.

Mobilizazioetan klase ertain-altua izan da nagusi. Brasilen Dilma Rousseffen kontrako protesten itxura hartu dute: oligarkak, jende aberatsa, kanpoko enpresetako langileak, unibertsitarioak eta GKEetan lan egiten duten gazteak zeuden nagusiki. Karteletan pobreei boto eskubidea kentzeko aldarrikapenak zeuden eta gobernua komunistatzat jo zuten. Halako batean, gazte batzuek kanpoko enpresen abantaila fiskalen kontrako pankarta bat atera zuten, eta segidan, manifestariek manifestalditik botatzeko inguratu zituzten. Paul Hitter-ek (bere burua ijito artistatzat duenak) eta Laurentiu Ridichiek, bi artista errumaniar, manifestazioei buruzko zenbait irudi egin dituzte manifestariak aberaskume kapitalista zaleak bezala karakterizatuz.  

Mobilizazioak hasi eta egun gutxira Justizia ministroak dimititu zuen, berak sustatutako erabakiak bertan behera geratu ziren. Halere, noski, protestek jarraitu zuten, izan ere, mobilizazioen benetako helburua neoliberalismoaren aurkako neurriekin amaitzea zen. Munduan azkenaldian barreiatzen diren aberaskume matxinaden beste adibide bat izan da Errumaniakoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide