Txinatarren hedapen ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mar. 19a, 00:00

Azken hamarkadatan ezaguna egiten ari zaigu txinatarrek daramaten abiadura beraien garapen ekonomikoan. Izan ere, bide pragmatikoagori heldu zioten sistema kapitalistaren baitan eta emaitzak begi-bistakoak dira. Horretarako gobernuak protagonismo osoa du eta Joint venture eredua sustatu du, non txinatar kapital publikoak mendebaleko kapitalisten ekarpen ekonomiko-teknologikoarekin bat egin baitu. Hori guztia, langileria merke, diziplinatu eta kontsumo egarria duena ahaztu gabe.

Duela zenbait hamarkada, txinatarrek enpresa publikoen bidez atzerritik lehengaiak eramaten zituzten etxean erabiltzeko. Orain, enpresa publiko horiek munduan zehar merkatu bila dabiltza beraien ekoizkinak saltzeko, baita finantza soberakinak inbertitzen ere: 2016an 187.000 milioi euro inbertitu zuten atzerrian, 2015ean baino %65 gehiago. Halaber, teknologia berriak eskuratzeaz gain, Know-how delakoa ere eskuratu nahi dute, ekoizpenari balio erantsi handiagoa gehitzeko.

Munduko merkatuetan lehiatzeko lagungarri izan zaio Dumping soziala deritzona, ekoizpen kostu apalak ahalbidetu baititu. Ondorioz, merkataritza balantzea positiboa izan du eta dibisa erreserba paregabeak izatera iritsi da, zeinen bidez gai baitira atzerrian edo zor publikoan inbertitzeko.

EntresEuskal Herrian ere sustraiak ipintzen ari dira. Bere garaian jakin genuen Euskaltelek, gure diruekin eraiki genuen euskal enpresak, ZTE txinatar multinazional teknologikoari saldu zizkiola bere abiadura handiko sareak, Zamudioko industria-gunetik Hego Europari zerbitzua eskaintzekoaka

Finantza soberakin horien irteeretako bat Afrikan dago. Izan ere, inbertsio erraldoietako bat Etiopiako hiriburua, Addis Abeba, Djibutirekin trenbidez lotzeko izan da. Horrela, Etiopiak itsasora heltzeko modua izango du, nahiz bere irteera naturala Eritreatik pasatu beharko lukeen Itsas Gorrira heltzeko. Beste asmo bat da Indiako eta Atlantiko ozeanoak trenbidez lotzea.

Azpiegitura hauen eraikuntzan txinatarrek daramaten estrategia eta Europako inperialistena arras desberdinak dira. Europarrek azpiegiturak egiten zituzten, baina itsas portuak meategiekin lotzeko, mehatza Europara ekartzeko. Txinatarrek, aldiz, trena abian jartzen dute, bertako teknikariak prestatzen dituzte eta mantenu lanak afrikarren esku uzten dituzte. Finantzatzeko dirua Londresko interes tasaren arabera finkatzen dute, lukurreriarik gabe.

Halere, txinatarren erronka ekonomiko handiena Europan presentzia izatea da eta horretarako estrategia ugari darabiltzate. Ezaguna zaigu Greziako Pireo portuan inbertsioak burutu zituztela. Espainiako Estatuan Madrilgo Espainiako Plazan Espainia Eraikina erosi zuten, baina erreformak egiteko baimenak zaildu zion alkateak eta bertan behera utzi zuten proiektua.

Kataluniari ere so daude txinatarrak. Izan ere, Bartzelonako itsas portuan  inbertitu dute azpiegiturak hobetze aldera, 2016an Espanyol futbol taldea bereganatu zuten eta gaur egun 80 bat enpresa daude nazio horretan txinar kapitala dutenak. 2015ean Espainiako Estatuan inbertitu zuten kopuruaren %50 Katalunian burutu zuten, herrialde paregabea delako Europar Batasunean (EB) sartzeko.

Euskal Herrian ere sustraiak ipintzen ari dira. Bere garaian jakin genuen Euskaltelek, gure diruekin eraiki genuen euskal enpresak, ZTE txinatar multinazional teknologikoari saldu zizkiola bere abiadura handiko sareak, Zamudioko industria-gunetik Hego Europari zerbitzua eskaintzeko. Horretarako, bost milioi ordaindu zizkion eta 133ko plantilla gorde, baita Euskalteli eta Jazzteli zerbitzua eman ere.

Azkenik, ez dugu ahaztu behar Zubietako Erraustegian 212 milioi euro inbertituko dituela eta datozen 32 urteetan 1.000 milioi euroko zorra ordaindu beharko diogu gipuzkoarrok, FCCri lehia irabazita, nahiz horiek teknika eta segurtasun hobea eskaini. Haatik, Europan sustraitzeko bide oparoak irekitzen ari dira txinatarrak, Euskal Herria ere saihestu gabe.

Noiz ipiniko dugu osasuna negozioaren aurretik?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide