Presoak bake prozesuan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko api. 12a, 13:15

Euskal preso eta iheslarien egoera eta 2011eko Aieteko konferentziaz geroztik bakearen bidean gaur arte emaniko urratsak izan dituzte aipagai Kanaldude Zuzenean saioan. Maite Ubiria kazetariak aurkezturik, Garbiñe Eraso eta Emili Martinek Bagoaz kolektiboko sorrera eta lan ardatzak izan dituzte aipagai. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren kide Ion Irazolak euskal presoen eta iheslarien egoeraz berri eman du eta Jeanine Beyrik Etxeraten izenean hitz egin du.

Horrez gain, eri diren presoen kasua aipatzeko Jeiki Hadiko Fernando Arburuaren lekukotasuna jaso dugu eta Gabi Mouescak kartzelatik berriki atera diren presoen lana aipatu du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide