Zad-etik: independentzia komunala

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko api. 30a, 00:00

Bretainian, Nantes eta Rennes artean, Notre-Dame-des-Landes herritik ez urrun, aspaldi du, Estatua aireportu bat egin nahian dabilela. Kontra izan, bertako jendea.

Historia luze baten ondotik, 2009an, bizilagunek ZAD (Zone d’Aménagement Différé) okupatzera joateko deia egin zuten. Urte hauetan, milaka lagun heldu dira zonara. Ehunka batzuk bertan gelditu dira bizitzen. Horrela sortu da Zad: Zone à defendre.

Zadera ez da poliziarik agertzen; bizilagunek ez dute zergarik ordaintzen; ezein urbanismo-planetatik aparte sortzen dira etxeak; lurrak zertan erabiltzen diren, zenbat gari eta zenbat esne produzitzen den, sortzen eta hiltzen diren abereen berri, Estatuak ez daki. Ezin ikuskatuzko, ezin gobernatuzko lurraldea bilakatu zaio Zad Estatuari. Hausturaren sakonagatik, kasu bakana Mendebaldean.

Baserritar gutxi batzuekin batean, inondikako jendea bizi da Zaden. Horietako asko zadistak dira: multinazionalei eta estatuari gogor egiten dioten militanteak, mundu mailako borroka batean txertatzen dutenak beren ekinaldia, eta, hala ere, edo horregatik, bertako bizitzan oso direnak inplikatzen. Kondizio zailetan bizi, manifetan beti aurrean izan... Bertakoen begirunea eta oniritzia berenganatu dituzte.

Udazken beroa iragarrita dago aurtengoa: seguru asko, berriz tokiak husten saiatuko da Estatua. Zad sendo dago; borroka baina, ez dago irabazia. Guztiarekin, irabazia balute bezala ari dira bizilagunak. Aireporturik ez den futuro bat gogoan, autonomiaren azpiegiturak indartzen dituzte: batzar-etxe bat, birziklategi bat, bainu publikoak, “nazioarteko etxola” eta abar, egitekotan dira. Bertan bizi eta bertan ari izatearekin hartzen diete aurre Estatuaren ofentsiba berriei

Hainbesterekin zadistek, burujabetzaren mekanismoak abiarazi dituzte: ez garapen-espertorik, ez poliziarik edo tribunalik ere behar izateko... eta, noski: elikatzeko, komunikatzeko, defenditzeko... Hitz batean, bizitzeko behar dituzten baliabideak sorrarazi dituzte.

Ostatu-etxea, okindegiak, nekazaritza-pabiloiak, sutegiak, edotariko tailerrak, erizaindegia, dantza eta musikarako salak, haurren etxea, liburutegia... Dozenaka lan-komun sortu dira Zaden.

Hona hemen nola sortzen diren Zadeko komunak: bide konpontzeko dela, patatak egiteko dela, edo beste, ideia baten inguruan osatzen da talde bat, errealizatu egiten du. Hasierako motibazioa kamusten bada, bertan behera gelditzen da proiektua. Talde bakoitza bere maneran antolatzen da eta, nahi izatera, ezagutzera ematen du bere ekintza. Beti ari dira taldeak sortzen eta hiltzen.

Europako antzinako komun-herrietatik bereiz, Zad, lehengoari begira dago baina, ez da tradizio luze batetik heldu; sustrai askotatik dute bertan komuna fabrikatzen.

2012ko udazkenean, milaka polizia sartu zen Zadera: baserriak bota, tokiak husten saiatu ziren. Ez zuten lortu; erantzuna berealdikoa izan zen. Konfiantza hartu zuten elkarrekin bertakoek eta zadistek. Hainbat baserritarrek eurentzat hartu zituzten zadisten ekintza-moldeak: etxaldeak eta lurrak okupatu, legez kanpo eraikinak altxatu zituzten. Ehunka hektarea lantzen dituzte elkarren ondoan edo elkarrekin baserritarrek eta zadistek harrezkero.

Udazken beroa iragarrita dago aurtengoa: seguru asko, berriz tokiak husten saiatuko da Estatua. Zad sendo dago; borroka baina, ez dago irabazia. Guztiarekin, irabazia balute bezala ari dira bizilagunak. Aireporturik ez den futuro bat gogoan, autonomiaren azpiegiturak indartzen dituzte: batzar-etxe bat, birziklategi bat, bainu publikoak, “nazioarteko etxola” eta abar, egitekotan dira. Bertan bizi eta bertan ari izatearekin hartzen diete aurre Estatuaren ofentsiba berriei.

Hara nola, labur kontatuta, Estatutik, hor nonbait independentea izatera heldu den Europako lurralde txiki hau.

Datozen asteetan zadista batzuk gure artean ibiliko dira.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide