Letra larriz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mai. 7a, 00:00

Letra larriz idatzita datorrenean oso diziplina serioa da Ekonomia. Gogoan dut oraindik zelakoa izan zen lehen gerturatzea zientzia honetara. Institutu garaian arbelean irudikatu ziguten grafiko hura, Ekonomian murgiltzeko lehen gezur handia izan zen. Erdigunean kokatuta zeuden merkatu eta enpresak, ekonomiaren eta beraz, munduaren jaun eta jabe ziren. Enpresak aberastasunaren sortzaile ziren bitartean “familiek” beste bi eginkizun betetzen zituztela erakusten zigun irudiak; lantegientzat eskulana alde batetik, eta kontsumitzaile bestetik. Itxura batean kaltegabea zirudien grafikoaren bitartez, Ekonomiari posizio faltsu batetik begiratzen hasi gintzaizkion. Lehendabiziko egun hartatik arrakalaz betetako mundu bat eraikitzen hasi ginen.

Lehen iruzur hau, gezur gehiagoz elikatuz joan zen. Fakultatean Ekonomia ortodoxo eskola ordu asko irentsi behar izan genituen, eztarrian trabatu zitzaizkigun eredu makro eta mikro  zorrotzak, formula potoloak eta funtzio matematikoak. Urteak igaro ziren Ekonomia hura hankaz gora jarri eta bestelako bat eraikitzen hasteko. Unibertsitateko bigarren urtea izango zen Marxismoaren teoriak ailegatu zitzaizkigunean. Erne kapitalismoarekin, mingarria da eta! Egun hartan ere, grafiko bat erabili zuen irakasleak Kapitalak lana zelan esplotatzen duen azaltzeko. Kapitalismoak lana, langilea, eta beraz gizona zelan desjabetzen zuen ikusarazteko. Lana, lana, lana, gizona eta lana, Artzeren poesiaren erritmoarekin bat.

Berriz ere urteak pasa ziren Marxek salatutako esplotazio hari beste dimentsio bat emateko. Ekonomia feministaren lehen arnasak graduko ikasketen ostean heldu zitzaizkigun, masterreko eskoletan. Ikuspegi feministak ikusarazi zigun, Kapitalismoak lantegietako gizonez gain, etxeetako emakumeak ere esplotatu eta desjabetu egiten dituela. Alegia, Marxen terminoak erabiliz, 

Ekonomia feministaren lehen arnasak graduko ikasketen ostean heldu zitzaizkigun, masterreko eskoletan. Ikuspegi feministak ikusarazi zigun, Kapitalismoak lantegietako gizonez gain, etxeetako emakumeak ere esplotatu eta desjabetu egiten dituela. Alegia, Marxen terminoak erabiliz, Kapitalismoak langilea merkatuan esplotatzen duen era berean, unitate domestikoa ere esplotatu egiten duela

Kapitalismoak langilea merkatuan esplotatzen duen era berean, unitate domestikoa ere esplotatu egiten duela. Eskola horietan ere hainbat irudi izan genituen lagun eta guztien artean, Iceberg itxurako hura dut gogoan. Icebergaren tontorra begi-bistan dagoen ekonomiaren esparrua da, ekonomia produktiboa. Zatirik mardulena, erabat ikusezin, urpean gordeta dagoena da eta merkatuz kanpoko ekonomiaren esparru horiek dira sakonean, Bizitza sostengatzen dutenak. Letra larriz, izan ere, Bizitzak zaintzeko gai diren ekonomiez ari gara. Kapitalismoa Bizitzaren aurka baitoa eta gatazka, Amaia Pérez Orozcoren hitzetan, Kapitala eta Bizitzaren artean dago.

Ekonomiako lehen eskola hartan sostengaezina den mundu bat marrazten hasi ginen irudi soil batean oinarrituta. Xalo eta neutrotzat saldu ziguten epizentroan, jainkoa bailiran, merkatuak zituen irudi hura. Egitura sozioekonomiko horretan, helburua kapital metaketa izanik, ez da bizitza eta lurra zaindu beharraren arrastorik inon ageri eta ez dago Kapitalismoak eragiten duen kaltearen inongo arrastorik. Antza denez, mundu horren arrakalak ikusi ahal izateko ezinbestekoa da krisialdiak nozitzea, zaintza eta klimaren krisiak pairatzea. Bestela, ez gara gai sinesteko Kapitalismoak lana, gizona eta unitate domestikoak esplotatzeaz gain, ama lurra ere esplotatzen dituela.

Garrantzitsua da mundua nola begiratzen eta ulertzen dugun, horrek baldintzatuko baitu mundu honetan nola biziraungo dugun. Gai larria ere, Ekonomia zelan eraikitzen dugun gure iruditerian.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide