Bost urteko su-eten konplikatua

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mai. 14a, 00:00

Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako. Herbehereetako kasuan bezala, bakar-jokoan tranpak eginez bada ere, europar teknokraten bulegoetan arnasa berreskuratzen laguntzen dien haize ufada bat sentitzen arituko dira orain.

Macron Frantziarako Matteo Renziren bertsio hobetu bat da, nahiz eta alboan alderdirik ez izan, hedabideek eta establishment-ak ondo dopatu dute eta horri esker, gutxienez hauteskundeak irabazita iritsiko da boterera. Macron politikari berri bezala saltzeko egin duten marketinaz harago, orain arteko politikarekin jarraitzeko bide zuzenena ordezkatzen du, muturreko zentrismoa: ekonomian neoliberalismo bortitza finantza munduaren mesedetan eta balore kulturaletan azaleko progresismo kosmetikoa indibidualismoaren zerbitzura, dena europazaletasunez apainduta.

Alderdi biko sistema gaixo dago, lehen itzulian lehen lau hautagaiak %5eko diferentzia tartean egon ziren. Gauzak horrela, hirugarren itzuli papera betetzen duten Asanblea Nazionalerako ekaineko hauteskundeak buruhauste handia izan daitezke Macronentzat. 577 diputatu hautatzen dira izen bakarreko barrutietan

Pozak ez du luze iraungo. Lehenengo itzuliko emaitzen arabera, ezkerretik zein eskumatik euroeszeptikoek eta establishment-aren aurkako hautagaiak direnek botoen %48,41 lortu dute. Horiez gain, François Fillon, Benoît Hamon eta Jean Lassalleren artean %27,58 lortu dute, hirurak establishmentari aurre egin eta egungo Europar Batasuna errealarekin kritiko samar agertu diren hautagaiak. Bestalde, Macronek botere faktikoen babesarekin botoen %24,01 atera du alderdien logikatik aldenduz.

Bruselak mespretxatu duen ezker-eskuin borrokak salbatuko du match point-a, ezkertiarren gehiengo zabal batek ez baitu Marine Le Pen babestuko. Halere, Fronte Nazionaleko hautagaiak aterako duen emaitza pentsa ezina zen orain 15 urte Jean-Marie Le Pen eta Jacques Chirac lehiatu zirenean.

Frantziako hautesleriak FN balioztatu du boterera iristeko. Seguruenik bigarren saiakeran ez du irabaziko, baina hurrengo bost urtetan Parisen eta Bruselan orain arteko politikek jarraitzen badute, litekeena da hirugarren saiakeran FNk ez huts egitea, betiere Frantzia Intsumisoarekin lehiatzen ez badu, kasu horretan Jean-Luc Mélenchon-en mugimenduak irabazteko aukera gehiago izango lituzke.

Aurtengo sorpresa izan da Frantzia Intsumisoa, hauteskunde kanpainako inkesten arabera egunak aurrera egin ahala hazkunde handiena izan duen aukera politikoa izan da. Europako alderdi progresistei lezioa eman diete. Muzin egin diote ezkerraren nortasun eta aldarrikapen historikoak ezkutatzeari egokitasun politikoaren diskurtsoaren izenean. Beldurrik gabe errebindikazio historikoak berreskuratu eta aldarrikapen berriekin josi dituzte lau haizeetara zabaldu duten programa eraldatzailearekin. Beraz, Macronek ezkerretik eta eskumatik oposizio gogorrak izango ditu.

Alderdi biko sistema gaixo dago, lehen itzulian lehen lau hautagaiak %5eko diferentzia tartean egon ziren. Gauzak horrela, hirugarren itzuli papera betetzen duten Asanblea Nazionalerako ekaineko hauteskundeak buruhauste handia izan daitezke Macronentzat. 577 diputatu hautatzen dira izen bakarreko barrutietan. Lehenengo itzulian inork ez badu ateratzen botoen %50 baino gehiago, %12,5 lortu duten hautagaiek parte hartu dezakete bigarren itzulian. Horrek esanahi du, Alderdi Sozialistaren pasokizazioa berresten bada, bigarren itzulian barruti askotan lau hautagaik lehiatu ahal izango dutela. Boto sakabanaketa horrek V. Errepublikako zatikatze parlamentario handiena duen Asanblea Nazionala ekar lezake. Testuinguru horretan, osatuko den gobernua oso ahula izatea espero daiteke.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide