"Emakume guztiok matxinatu behar dugu, ez batzuk bakarrik"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko eka. 11a, 00:00

Bada nazioarteko mugimendu bat, beren burua halakotzat jotzen duten herri guztiak onartzen dituena. Mugimendu bat, non maila berekoak baitira Quebec, Mozambike eta Kurdistan. Ibilian dabil gainera mugimendu hori, izenean bertan dakar: Emakumeen Mundu Martxa (EMM). Euskal Herrira etorri zen orain dela hilabete mugimenduaren nazioarteko idazkaritza koordinatzen duen Graça Samo, eta Bilgune Feministak maiatzaren 6an antolatu zituen topaketetan hitz egin genuen berarekin. Argi esan zigun: “Martxan jarraituko dugu, emakume guztiok aske izan arte”.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide