"Turismo eredu honen" aurka manifestazioa deitu du Donostiako Ernaik Aste Nagusirako

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko eka. 22a, 16:02

"Kapitalismoaren estrategia zehatz bati erantzunez Donostian turistentzat jolas-parke iraunkorra" eraiki dutela salatu du Donostiako Ernaik. Turismo masiboak lan prekarietatea dakarrela eta hau lehenik gazteek sufritzen dutela adierazi dute ostegunean turismo bulego aurrean emandako prentsaurrekoan. Arduradun jo dituzte ondorengoak: "Aberasten diren multinazionalak, hotelak, ostalari mafiosoak eta Udaletik babestu eta sustatzen duen EAJ, PSOE eta PP aliantza". Manifestazioa deitu dute abuztuaren 17rako, Aste Nagusian "Donostia bizirik behar dugulako, herria bizirik dagoelako".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide