Erandioko alkateari absoluzioa eman eta zinegotzi ohi bat zigortu du epaitegiak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 11a, 12:39

Bilboko 2. zigor-epaitegiak ebatzi du Joseba Goikouria Erandioko alkatea eta Asier San Nikolas Hirigintza zinegotzi ohia errugabeak izan zirela Erandiogoikoko Recuperaciones Esma SL txatartegiaren auzian. Itziar Koba zinegotzi ohiari, ostera, zazpi urteko inhabilitazioa eta 8.470 euroko kalte-ordaina ordaindu beharra ezarri dizkio, hutsegite-prebarikazioa egin zuelakoan. Fiskaltzak zortzi urte eta erdiko inhabilitazio-zigorra eskatu zuen maiatzean egindako epaiketan. Epaiaren aurka helegitea ipintzeko aukera dago. EAJk "gazi-gozotzat" jo du ebazpena eta kritikatu du alderdiaren eta alkatearen irudia zikindu gura izan duela oposizioak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide