Espainiako Gobernuak proposatutako gastu publikoaren muga onartu du Kongresuak; UPN eta EAJ, alde

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 11a, 15:35

Espainiako Gobernuak aurrera atera du Diputatuen Kongresuan aurrekontuen egonkortasunari buruzko proposamena. Hala, argi berdea eman zaio datorren urterako exekutiboak proposatutako Gastu Mugari. Ondorioz, ohiko gastuetarako "aurten baino 140 milioi euro gutxiago eduki ditzake 2018an Eusko Jaurlaritzak, eta 36 milioi gutxiago Nafarroako Gobernuak", EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiaren esanetan. EAJk eta UPNk Mugaren alde bozkatu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide