Elikadura burujabetzaren aldarria Nafarroako Parlamentura

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 16a, 00:00

Ekainaren 13an bukatu zen Nafarroako Parlamentuan Mugarik Gabe Nafarroak, Mundubatek eta IPES fundazioak elkarlanean abiatutako ‘“Gobernantza lokal eta eraldatzailea elikadura burujabetza eta genero berdintasun gakoekin” prozesuari. Herrialdeko bost merindadeetan saioak egin dituzte sei hilabetez: emakume ekoizleak, instituzioetako partaideak eta gizarte mugimenduetako eragileak aritu dira herrialdeko nekazaritzaren eta elikadura gobernantzen inguruan hausnarrean eta eztabaidan. Ekaineko azken saio horretan, euren ondorioak eta eskakizunak parlamentura eraman dituzte tokiko ekoizleek.

Emakume ekoizleen bozgorailu

Parlamentuan, merindadeetako saioetan ateratakoarekin osatutako Emakume ekoizleak eta elikadura burujabetza Nafarroan, generoaren ikuspegitik dokumentua aurkeztu zuen Esther Monterok.

Jarraian, emakume ekoizleen izenean Gotzone Sestorainek hartu zuen hitza. Gizartearen eta administrazioaren partetik beren lanaren aitorpen eza kritikatu zuen ekoizleak, eta salatu zuen administrazioak askotan lagundu baino beren egoera zailtzen duela: burokrazia konplexuen bidez eta diru-laguntzen menpeko bihurtuz nekazari txikiak ito dituzte eta horietako asko lanbidea uztera bultzatu: “Eredu produktibo neoliberal eta patriarkal baten menpeko gara, jendea nekazaritza eremutik kanporatzen duena eta emakumeak baztertzen dituena”. Instituzioei eskaera zuzena egin zieten emakume ekoizleek: egin dezala elikadura burujabetzaren eta sozialki, ekologikoki eta ekonomikoki jasangarria den nekazaritza eredu baten aldeko apustua. Hori martxan jartzeko proposamen zehatzak eraman zituzten, sei puntutan banatuta: haziak, lurra, diru-laguntza publikoak, salmenta zuzena eta zirkuitu motzeko komertzializazioa, hezkuntza eta zerbitzu publikoak.

Bestelako gobernantza ereduak

Elikadura gobernantzen inguruan martxan dauden hainbat proiektu aurkeztu zituzten saioaren bigarren zatian zonalde bakoitzeko ordezkariek, gauzak aldatzeko borondatea adieraziz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide