Ito gaitzakeen olatua

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko abu. 1a, 12:00

Turismoaren onurak eta doaiak letra lodiz azpimarratzen dituzten artikuluez josita daude hemerotekak. Ez du faltan izan bozeramaile, ordezkari  eta defendatzailerik. Baina zerbait ari da aldatzen, eta azkar aldatu ere. Gero eta gehiagoren begietan utzi dio “turismoa”-k hitz zuri, aratz eta atsegin izateari. Nor ez da izutu Gaztelugatxeko ilara amaigabeak ikusita? Nork ez du etxebizitzen prezioaren gorakada dela-eta bere bizilekua utzi behar izan duen lagun edo seniderik? Kezka zabaldu da auzo-elkarte eta asanbladetan; idatzi dira erreportaje eta iritzi-artikuluak; han eta hemen hasi dira ekintzak antolatzen; eta orain gutxi hiriek “mundu mailako erreferentzia turistiko” izan behar zutela aldarrikatzen zuten politikariek ere, diskurtsoa leundu eta “jasangarritasuna” hartu behar izan dute ahotan. Lehen mugimenduak besterik ez dira, askok berandu ikusi dugun olatu erraldoiari iskin egiteko. Edo behintzat, eusteko, nolabait, ito gabe.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide