Zer gertatzen ari da Venezuelan?

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ira. 8a, 10:03

Eneko Compains Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak Venezuelako politikaren gako nagusiak aztertu ditu.

Egun bat eta hurrengoan ere, Venezuela albistea da komunikabideetan. Baina zer gertatzen ari da benetan herrialde honetan? Eneko Compains-ek oso ongi ezagutzen ditu Venezuelako politikaren gako nagusiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle honek gertutik jarraitu du prozesu boliviartarra eta aholkularitza lanak egin ditu Venezuelako Gobernuarentzat. Bere ustez, Venezuelako egoera oso zaila da eta horren arrazoi nagusia oposizioaren jarrera dela azpimarratzen du.

Nicolas Madurok zuzentzen duen Gobernuak Asanblada Nazional Konstituziogilea osatzeko hauteskundeak deitu zituen krisi hau gainditzeko, eta oposizioak ez du hauteskunde hauetan parte hartu nahi izan, eta boikoteatzen saiatu da. Ez dute lortu, eta horrek areagotu egin ditu mugimendu hau osatzen dutenen arteko desadostasunak. Erreportai honetan Eneko Compainsek azaltzen digu nortzuk osatzen duten Venezuelako oposizioa, zeinek du oposizioaren lidergoa eta zeintzuk diren euren interesak.

Bestetik, Venezuelaren aurka mundu mailan dagoen estrategiaren arrazoiak zeintzuk diren ere argitu dizkigu Compains-ek, eta Chavismoa ez aurrera ez atzera egoera batean aurkitzen dela gaur egun ziurtatzen du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide