Diada garrantzitsuenetik, Kataluniako Errepublikari so

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ira. 11a, 09:58

Kataluniako Diada ospatzen da astelehen honetan, begiak urriaren 1aren erreferendumean jarrita eta baita Kataluniako Errepublikan ere. Irailaren 6an eta 7an Kataluniako Legebiltzarrean Errreferendumaren Legea eta Deskonexio Legea onartu ondoren, herrialdeak zurrunbiloa bizi du Madrilgo errepresio neurriak eta urriaren 1eko erreferendumaren artean. Hasi da azken urteotako Diadarik bereziena eta hemen egingo diogu jarraipena egunean zehar.

Ekitaldi ugari daude Katalunian zehar, baina garrantzitsuena arratsaldeko Bartzelonako manifestazioa izango da. Gràcia pasealekua, Aragoi kalea eta Kataluniako Plazan egingo da bilkurarik handiena eta bi kaleak eta plaza betez gurutze erraldoi bat irudikatuko dute gehitu –"+"– sinboloa irudikatuz, herritarrak proiektu independentistara gehitzeari dei eginez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide