Mendebaldeko baloreak?

Faxismoari aurre egin behar zaio, ekitaldi faxista bat dagoen bakoitzean (…) Hannah Arendt-ek hiru pertsona mota bereizten ditu, nazismoa ahalbidetu zutenen artean: dogmatikoak, nihilistak eta herritarrak orokorrean. Herritar ‘normalek’ ere nazismoa onartu zuten eta gorrotoaren normalizazio hori arriskutsua da, jende batek ez duelako ezer egingo edo justifikatu egingo dutelako. Kataluniako atentatuen kasuan ikusi dugu: ustezko terroristak garbitu dituzte eta jendeak txalo egin du (…) Prozesu historiko bat da, barne-etsai ezberdinek azaleratua, eta orain pertsona musulmanei egokitu zaie, komunistei edota judutarrei egokitu zitzaien bezala. Ezberdintasunak daude, baina bazterketa dinamikak eta mekanismoak berdinak dira. Horregatik diot arrazakeriari ez zaiola aurre egin behar aurreiritzi eta estereotipoei aurre eginez, horiek ondorioa dira. Muinera joan beharra dago, estrukturala dela azpimarratu, erraza eta erosoa den horretara joan beharrean, epe laburrerako balio dezakeelako, baina epe ertain eta luzera ondorioak izugarri txarrak izan daitezke, egunotan ikusten ari garen moduan (…) Pertsona mota ezberdinak daude: arrazistak, bai edo bai kriminalizatuko gaituztenak; pertsona politizatuak, lagunduko gaituztenak; eta euren burua apolitikotzat dutenak, kutsatzen errazak, horiengan dugu lanik gogorrena.

Orain musulmanei egokitu zaie, komunistei edota judutarrei egokitu zitzaien bezala. Ezberdintasunak daude, baina bazterketa dinamikak eta mekanismoak berdinak dira

Zalantzagarria da nola daraman komunitate musulmanak islamofobiaren kontrako borroka, gutxiagotuaren eta erruduntasunaren lekua hartzen ari delako. Abdennur Pradok esan zuen: ‘Terrorismoa ez da islamikoa’ esatea terrorismoaren eta islamaren artean lotura ezartzea da. Inkontzienteki bi kontzeptuak lotzen ari zara. George Lakoff-ek azaltzen du Ez pentsatu elefante batean lanean (…) Guztiz bat nator Musulmanak Sareko kide batek dioenarekin: zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun, dagoeneko erabaki du erruduna zarela eta esaten edo egiten duzun ezerk ez du haien jarrera aldatuko.

Batasunaren diskurtsoa entzuten dudanean pentsatzen dut ea zer ikusi daukan elite politikoak herritarrekin; klase borroka inoiz baino biziago dago. Behin eta berriz esaten da atentatu hauek gure baloreak eta askatasuna eraso dituztela. Mendebaldeko zein balore? Kapitalismoarenak? Eta askatasuna zeinentzat? Terrorismoa letra larriz bizitzen ari diren musulman horiek guztiak ez al dira sartzen askatasun eta demokraziaren balore horietan? (…) Europan, atentatu bakoitzaren ostean askatasunaren eta demokraziaren defentsaz hitz egiten da, askatasun eta demokrazia hori bera murrizten den bitartean, adibidez Mozal Legearen bidez.

EsRacismo ataritik itzulitako pasarteak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide