Euskal Herriko enpresek esportatutako armamentua (2015-2017)

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ira. 24a, 00:00

Delas Zentruaren mapak erakusten ditu gerran diren herrialdeak (gorriz), barne gatazkak dituzten puntu beroak (laranjaz) eta gerretan parte hartzen ari diren herrialdeak (horiz). Bildu ditugun datuekin kokatu ditugu mapan puntu beltzak: hauek erakusten dute Euskal Herriko enpresek puntuak markatutako herrialdera gai militarrak esportatu dituztela. Enpresek ez dute obligaziorik expotazio hauek publiko egiteko eta beraz, ditugun datuak izebergaren punta baino ez dira. Horien artean nabarmentzen dira: Saudi Arabiara esportatutakoak Sapa eta Sener enpresek; Turkiara Sapak; Egiptora Sapak; eta Indiara Sapa eta Goratu-k.

Euskal Herriko enpresen armamentua erosi duten herrialdeek gerretan duten parte-hartzea agerikoa da. Dakigula, herrialde hauek gerretan erabili dituzten hegazkinen piezak ere Euskal Herrian eginak dira: Eurofighter hegazkina Siria bonbardatzeko erabili dute bai Saudi Arabiak  baita Erresuma Batuak ere. Eurocopterra Afganistango gerran erabili zuen Frantziak, Tauro eta Iris-T misilekin.

Iturriak: Estas guerras son muy nuestras (Gasteizkoak kolektiboa), www.tedae.org, www.itp.es.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide