Gasteizko Alde Zaharreko guraso talde batek, “Haurren Auzoa” proiektua aurkeztu du Gasteizko Udalak iaztik antolatzen duen Vitoria-Gasteiz hobetuz programaren barruan. Proiektuak Alde Zaharreko gune batzuk egokitzea du helburu, beraien ustez auzoko bizilagunentzat ez dagoelako topaketa eta bizikidetzarako gunerik. Tonucciren filosofian oinarrituta, haurren autonomia sustatu nahi dute zenbait tailerren bidez, eta bertan, zer parke nahi duten erabaki behar dute, gero, beren inplikazio zuzenarekin, gauzatu ahal izateko, hasieratik amaieraraino. Adibide modura, Etxauri plaza, Etxanobe parkea edo Martin Tippia plaza dira aldatu nahi direnak.
Urriaren 9tik 22ra bozkatu ahalko dira proiektuak. Informazio gehiagorako eta bozkatzeko www.vitoria-gasteiz.org/vghobetuz
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.