Doluak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urriaren 15a

Ukazioa, amorrua, negoziazioa, depresioa eta onarpena. Adituek diote doluak bost fase dituela, eta ez beti hurrenez hurren. Hauxe duzu marko teorikoa: “Ez zara zu, zure marko teorikoa da”. Bere horretan oso logikoa. Zure apunteetan prozesu eskematiko eta txukuna. Eta, hori jakin arte, zu –dolua zure baitatik pasatu bitartean eta zu bere baitatik–, parranda amaiezinetan murgildu zara, insomnioa sumatu duzu eta udazkeneko lehenengo suteetan erre duzu zure bizitza. Eta bizitzak, zenbait momentutan, paperezko itsasontzi baten antza hartu du. Jateko gogorik eza, ohetik ezin altxatua, lekuetara bakarrik joateko beldurra eta lotsa. Bila ibili zara, galduta, bizitzari leiho bat ireki nahian eta nagi, aldi berean.

Gertutik ezagutzen zaituztenak inguruan dituzu, baina urrun sentitzen dituzu, nahiz eta bi punturen arteko distantzia beti berbera izan. Laguntza eskatu aurretik lotsa eta beldurra; ihes egingo zenuke. Nora? Burumakur zabiltza; haserre emakume indartsu eta burujabe izateko, orain, oraindik, indarrik ez duzulako aurkitu. “Badakizu denbora kontua dela”, baina minaren orainak ez du ez iraganik ez etorkizunik. Azalean eta biografian daramatzazun orbainei heldu nahi diezu, haien memoriari eutsi eta konfiantza eduki. Zure marko teoriko berriaren parte da “gorpuztu” kontzeptua, eta oso apopilo abila zara zu kontzeptuak diskurtsoan barneratzen.

Gertutik ezagutzen zaituztenak inguruan dituzu, baina urrun sentitzen dituzu, nahiz eta bi puntuen arteko distantzia beti berbera izan. Laguntza eskatu aurretik lotsa eta beldurra; ihes egingo zenuke. Nora?

Kandelak pizten hasia zara. Etxeko sarreran aldare pagano eta heterodoxoa jarri duzu. Bi egunean behin, Palo santo errea eskuan duzula, etxeko geletan barrena borobilak marrazten dituzu airean. Badira errutinak planeatu eta erdizka betetzeko gai zaren egunak. Terapiara ere joaten zara, gau batez ero moduan hilerrira joan zinenetik zure burua galtzearen beldur baitzara. “Negar egin behar baldin baduzu, egin negar eta etzan lurrean, beherago ez zara eroriko. Lagunei zurekin lo egitera etortzeko eskatzen diezu eta ez naiz berriro hemendik pasako” errepikatzen diozu zure buruari, eta aurrean duzun lagun pazientziadun horri. Erabat gogaiturik kontzertu batera animatzen zara. Kanta batek itsasoaren botere sendagarria aipatzen dizu. Horretan sinetsi nahi duzu, jada, jainkoak, familiak eta estatuak sinesgarritasun guztia galdu dutelako. Pedalei eragiten diezu itsasorantz, errukirik gabeko euri-jasa botatzen duen bitartean. Sinetsi? Bai. Errealitate gordina jasanezina bihurtzen zaizunerako, erritoak. Bai baitakizu berriro dolutik pasako zarela eta hura zugandik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide