Zientzia artea denean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urriaren 15a

Tartean-tartean gogora ekarri beharreko artista da Elena Asins Rodriguez (Madril, Espainia, 1940ko martxoaren 2a-Azpirotz, 2015eko abenduaren 14a), badaezpada. Bere lanak hain ematen du hauskorra, desagertzeko zorian dagoena, ezen ematen baitu inork zaindu ezean segituan galduko dela. Ez da hala, noski, zuk eta nik baino gehiago iraungo du.

Espainiako Reina Sofia museoan jarri zuen erakusketa eder bat 2011n. Orduan Berrian arte kritikak egiten zituen Oihana Garrok hauxe idatzi zuen: “Misterioa iruditzen zait arte munduan nola artista batzuk tontorrera heltzen diren eta beste batzuk ez. Orain arte, nahiko ezkutuan mantendu izan da Asinsen lana, nahiz eta egin dituen 40 bakarkako erakusketa baino gehiago, eta beharrezkoa zen bistaratzea. Haren lanak XX. mendeko abangoardiaren tradizio konstruktibista, 60ko hamarkadako informazioaren teoria eta ordenagailu bidezko artea nahasten ditu, horretarako arte optiko eta minimalismora ere arrimatuz. Labur esanda, Asins ordenagailu bitartez egiten den artean aitzindaria da, eta, era berean, ideia protagonista duen arte kontzeptualaren erreferente nagusietako bat”.

Pariseko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, Madrilen ibili zen, Stuttgarten, New Yorken. 1980an New Yorkera joan zenean, Noam Chomsky ezagutu zuen, eta bere lana erakutsi zionean, hauexek izan omen ziren haren hitzak: “Hau hizkuntza bat da!”.

Aitzindari eta erreferente, baina artearen mundutik aparte. Azpirotzen hartu zuen etxea, berak berritu, hantxe hil zen. “Arteak, edo transzendentziara egiten du, edo ez da artea. Nire lanak horregatik ez du batere zerikusirik modekin, eta horregatik bizi naiz hemen, Azpirotzen, beste alderdi hori ez dudalako maite”.

Beste alderdi hori: eguneroko zurrunbiloa, munduaren zarata, bla bla bla bla bla.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide