Turismoa, babofobia eta errepublika

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urriaren 29a

Udako gaia izan da. Auzotarren purrustadekin batera, Ernai-ko neska-mutilek –interes politikoak tartean jakina– turismo ereduaren aurka kanpaina abiatu eta, arrapaladan, artikulu, elkarrizketa, adierazpen uholdea gertatu zen: Ama maite turismoa, egiguzu lagun kantatu zuten aho batez gure agintariek.

Masa turismoak –horretaz ari baikara noski–, ordea, adituen ikuspuntutik, ez du dena bere alde. Epe laburrean diru irabazi handiak uzten omen ditu poltsa pribatuetan. Eta luzera, diru publikoari oso garesti gertatzen zaio, sortzen dituen kalte ekologiko eta ekosozialengatik.  

Hortxe dute banpiro diruzaleek xurgatze tentazio bizia, zeina asetzeko arau guztien azpitik eta errespetu guztien gainetik pasatzeko prest izaten diren. Herritarren artean eraikitako elkarbizitza hondatu behar bada ere. Gure erakundeek, sarri erakutsi dutenez, ez dute ahalmenik horiei aurre egiteko eta, ohi duten epelkeriarengatik, ezta gogo handirik ere.
                
            *    *    *

Turismoaren aldeko kanpaina sutsuan tankera askotako memelokeriak irakurri ahal izan dira. Harkaitz Milllan, Basquetour-reko zuzendariak idatzi zuen ederrena: Turismofobia es Xenofobia. Esaldia Bartzelonako Jaume Colboni zinegotzi sozialistari kendu zion eta Rafael Hernando PPko bozeramaileak ere bereganatu zuen. Noski, kexu daudenak deskalifikatzeko balio du, arazoaren muina eta politikarien erantzukizuna ukitu eta aipatu gabe. Donald Trump turismo negozio askoren jabe xenofoboak ere sinatuko luke.


Turismoa gripea bezalakoa da. Ez dago ihes egiterik, giroan da. Txertorik ez baduzu hartu eta gripeak harrapatu bazaitu, badakizu: atsedena, parazetamola, ohea, likido asko… Bestela oso larri bihur daiteke. Gripe espainolak, orain ehun urte, 20 milioitik gora pertsona hil zituen munduan.

Gure turismoan horixe gertatu da: ez txertorik ezta zainketa paliatiborik ere. Eta herritarrak, kokoteraino eginda, builaka hasi direnean, goi mandatariek mezu hotsandikoez erantzun digute zer ari garen ez dutelako ulertu. Mantsoago esanda: ez ga-ra ba-bo-ak, ez du-gu tu-ris-mo fo-bia-rik. Baina baboak garela sinetsarazi nahi diguten baboei babofobia diegu.
                
            *    *   *

Kataluniaren independentziaren kontua larri oso zaie batzuei. Larriagoa Errepublika izatea. Monarkiaren aterkia amarru askoren estalgarria baita. Niretzat plazerik ederrena Feliperen aurpegia ikustea izan da. Ezin disimulatu: “España es una unidad de destino en lo universal”. Baboak, Go home!

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide