Egunkariarena

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urriaren 29a

Buzoiaren ahoak xerratua du egunkaria, gure harridurarako. Urteak dira Berria etxeko postontzian jasotzen dugula, eta gaur, lehenbiziko aldiz, paperezko pieza bakarra hartu beharrean bi puska hartu ditugu. Testuinguru horretantxe etorri da semearen galdera xaloa, ezustean: “Guri bakarrik gertatu zaigu edo gainerako bizilagunek ere honela jaso dute egunkaria?”. Pedagogia egiteko aukera edota beharra suertatu zait orduan: “Guk egunkaria jasotzeak ez du esan nahi eraikinean bizi diren beste pertsonek ere jasotzen dutenik”. Mutikoaren harridura in crescendo doa, aitaren azalpenak aditu ahala. Nonbait ere, oraintxe ari da ikasten egunkaria geuk bakarrik hartzen dugula atari osoan, eta horretarako ordaindu egiten dugula gainera!

Helduon irrimurria eragiten ahal duen pasartea da beharbada. Nolanahi ere, nago nagusiok ez dugula hain ezberdin jokatzen zenbaitetan; izan ere, antzekoa izaten ahal da gugan aktibatzen den mekanismoa: geure errealitatearen arabera interpretatzea besteena.

Gure buzoia ezberdina dela ikasten hasia da semea. Eta segur aski, nahiz eta hala ez adierazi, guraso erromantikoak dituela: postontziak xerratzen ahal duen papera irakurtzen, eta euskaraz!

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide