Irail oro, ohi den bezala, gertaera meteorologiko garrantzitsuak izaten dira.
Azken 30 urteotako irailetan Antartikan gertatzen den ozono geruzaren ahultzea kezka iturri bilakatu zaigu. Aurten ahultzea gertatu bada ere, ohikoa baino txikiagoa izan da zorionez.
Ezin ahaztu ere irailetan Artikoan gertatzen dena. Irail erdiaren inguruan Artikoko izozte maila urteko mailarik beherenean aurkitzen da eta, urtez urte, maila hori hain joan da beherantz non gero eta gehiago diren, hogei urte barru Artikoko izotza urtuko dela esaten dutenak. Aurten mendeko zortzigarren urte txarrena izan da izotz mailari dagokionez, beraz, azken urteotako joera apurtu eta datu on samarraren aurrean gaudela esan genezake.
Aipatu ditugun bi kasuokin Donald Trump presidenteak aitzakia izango luke kanpainan esandakoa berresteko, alegia munduan ez dagoela arazo ekologiko seriorik. Baina beste gertaera batzuk ere izan dira eta horiek ez dira Trumpen aldekoak izan, Kariben inoizko urakanik bortitzenak izan baitira eta azkenaldi honetan Kaliforniako suteek urakanek baino heriotza-kopuru eta kalte handiagoak eragin baitituzte.
Metodo zientifikoen bidezko datuen analisiek ez dute inoiz %100eko ziurtasuna islatuko, beraz gertaeren analisian zientzialariek patxadaz egin badezakete lan ahalik eta emaitzarik errealistenak lortzeko, gizarteak hipotesirik txarrena ekiditeko ahalegina egin behar du
Aurtengo gertaera hutsekin ezin dugu ondorio orokorrik atera, bai ordea azken hogei edo hogeita hamar urteetako datuak aztertzen baditugu. Hortaz, ozono zuloarena txarrera ez doala ikus dezakegun bezala, Artikokoa salbuespentzat hartu behar dugu aurtengoan, datuen historikoek beste ezer adierazten ez duten bitartean.
Joerak behin-betikotzat hartzeko zenbateko luzerako serieak behar ote ditugun batek baino gehiagok egingo du galde. Azken ehun edo berrehun urteetako datuak bilduta izango bagenitu, agian ozonoaren balioak eta Artikoko azken datuak anekdota hutsa izango lirateke, eta hortaz Trumpenak zilegitasun handiagoa izango luke. Gertaera bakoitzak dituen berezitasunen araberakoa izan behar du datu segida esanguratsuak, astronomia mailako gertaeren aldakortasuna susmatzeko milaka urtetako datuak behar izango ditugun bezala, ibai baten poluzioa detektatzeko egun bat nahikoa izango baita.
Metodo zientifikoen bidezko datuen analisiek ez dute inoiz %100eko ziurtasuna islatuko, beraz, gertaeren analisian zientzialariek patxadaz egin badezakete lan ahalik eta emaitzarik errealistenak lortzeko, gizarteak hipotesirik txarrena ekiditeko ahalegina egin behar du hasieratik, nahiz eta askotan hori ez bete; giza sena historian mamitutako jakinduria den neurrian, kasu egin behar diogula uste dut, hau da, bihotzak agintzen duenari kasu egin behar diogu, batez ere buruak informazioa prozesatzen denbora luzeegia behar izaten duenean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.