Sezesioen geopolitika

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko azaroaren 5a

Estatu independente berri bat jaiotzeko bi baldintza behar dira: indarkeriaren monopolioa aldarrikaturiko lurraldea eta nazioarteko aitortza. Lehenengo baldintza hiru arlotan gauzatzen da, bortxa legitimoa inposatzea, zergak kobratzea eta justizia egikaritzea. Bigarren baldintzak, aldiz, herrialdez herrialde bilatzen du estatu berriaren aitortza, arrakasta neurtzeko adierazlerik egokiena nazioarteko erakunde desberdinetan ordezkaritza lortzea da, Nazio Batuen Erakundean (NBE) kide oso bezala sartzea litzateke maila gorena.

Herrialde batzuek bi baldintzak partzialki lortzen dituzte edo bakarra erdiesten dute osotasunean, bestean aurrera pausoren bat emanez edo ez. Horrela, estatu batzuek nazioarteko aitortza dute, baita gradu inportantean eduki ere. Adibidez, Palestinako Estatuak 130 herrialdeen aitorpena du eta NBEko asanbladako kide behatzailea da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak hamarnaka nazioarteko aitortza ditu, baina Palestina bezala, de facto ez da independentea.

De facto independenteak diren herrialdeek nazioarteko potentzia baten babesa behar dute isolamendu ekonomikoari aurre egiteko eta indarkeriaren monopolioa segurtatzeko. Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ez litzateke bideragarria izango Turkiaren babesik gabe, ez litzatekeen bezala Karabakh Garaiko  Errepublika (Nagorno-Karabakh) Armenia gabe, Kosovo Mendebaldea gabe edo Transnistria, Abkhazia, Hego Osetia eta Donbass Errusia gabe. Katalunia baina, ezin da herrialde guzti hauekin parekatu, besteak beste, mendebaldeko inperioaren bihotzean dago eta aberatsa da, horregatik, ez dago prest benetako aldebakarreko sezesio bat aurrera emateko aita/ama bitxirik gabe, indarkeriaren monopoliorik gabe eta nazioarteko aitortza gabe. Kataluniak martxan jarri duena estrategia berritzaile bat da: jatorrizko estatua presionatzea era baketsu eta demokratikoan eseri dadin negoziatzera autodeterminazio eskubidearen aitortza eta honen egikaritzea.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du mendebaldeak. Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa eta Krimeakoa kondenatu?

Geopolitika da Kataluniako ahulgunetako bat. SESB eta Jugoslavia zatitzeko proiektuak eta desioak asko ziren aspalditik, ez da azkarra izan behar praxia eta arlo diplomatikoaren arteko hizkera bereizteko. Esloveniako erreferenduma gertatu aurretik mendebaldetik arma saltzen zitzaizkien Eslovenia eta Kroaziari eta AEBetako kongresuak Jugoslaviari finantzazioa ukatu eta errepublikei soilik finantzatzeko legea onartu zuen. Bestalde, mendebaldeak ez zuen inoiz onartu Baltikoko herrialdeen okupazio sobietarra, eta esate baterako, 1983an, Europako Parlamentuak mozio bat onartu zuen okupazioa salatuz eta Baltikoko herrialdeen independentzia berrezartzearen alde.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du mendebaldeak. Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa eta Krimeakoa kondenatu? Krimean 1990eko hamarkadan bi erreferendum antolatu ziren soberania aldarrikatzeko, trukean Kievek autonomia bahitu, argi indarra moztu eta presidentea kargugabetu zuen. 2014an agertokia errepikatu eta hirugarren erreferendum batean hauteskunde erroldaren %83,1ak babestu zuen sezesioa. Tartean estatu kolpe bat egon zen Kieven eta Krimeak ejertzito eta estatu indartsu baten babesa izan du, Errusiarena.

Kataluniak bide bakarra du Espainiaren gaineko presioa handitzeko. Kostu baxuko independentziaren propaganda bukatu da. Espainia negoziatzera derrigortzeko mendebaldeko irudiak sufritu behar du gatazka honekin. Horren adierazle bada Putinek eginiko adierazpenak moral bikoitza mahai gaineratuz afera honetan. Presioak gora egiten jarraituko du aldebakarreko independentzia aldarrikapena hilabeteak iraungo duen desobedientzia zibileko ariketa erraldoi batekin uztartzen bada, horrek kostu ekonomiko eta pertsonalak sortuko ditu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide