Baratxuria Faltzesen

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko azaroaren 5a

Udaberrian jasoko ditugun uztak buruan, ereintza eta landaketa lanetarako tarte polita da hotz handienen aurreko hau. Besteak beste, baratxuria (Allium sativum) orain ereiten da. Baratxuriaren ugalketarako ez dugu hazirik erabiltzen, begia, atala, xixterra edo izterra baizik, baina hala ere erein esaten zaio, berez landatzea litzatekeenari. Edo landatu, landare forma osoa duena –sustrai, zuztar eta hosto– bakarrik landatzen da? Eta hazi izan edo ez, haziaren lana –sustraia, zuztarra eta hostoa eman– egiten duen guztiari erein esaten zaio?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide