Azaroaren 4an bukatu da erakusketa Los Angeleseko Redling Fine Art galerian. Markoak erakutsi ditu han, hautsiak, osatu gabeak, herrenak, soltatuak. Markoekin batera erakutsi du lau ordu pasako bideo hau ere: The Voice of the Valley. Hor goiko frame horretan artista ageri da, markoak egiteko egurrak prestatzen. Barrokoan-eta egiten zuten bezala, artistak zurari igeltsu zuria ematen dio, leuntzeko, garai batean urrea eman aurretik egiten zen prozesua errepikatuz, markoaren materialtasuna bera agerian jarriz. Azken urteotan Joshua Tree basamortuan bizi da Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977ko martxoaren 17a), han sortu ditu lan hauek, bere estudioan.
Artista egunero joaten da estudiora, errepikakorra da bere lana, mekanikoa, aspergarria ia. Hartzen ditu egurrak, mozten ditu neurrian, lixatzen ditu mimo handiz, ematen die igeltsua gero urrea eman behar balie bezalaxe, eta bitartean irrati lokala entzuten du, “libertarians” deitzen zaien jendea, sekulakoak botatzen uhinetan. Horixe da bideoan ikusi eta entzun daitekeena. Artista markoak dekonstruitzen, eta irratiak sortzen duen marko ideologikoa erakusten aldi berean.
“Herri txiki batean bizi naiz”, dio artistak, “eta hau beste mundu bat da. Ameriketako Estatu Batuetan arte munduan dabilen jendeak ez daki hau badenik ere, ez du ezagutzen, arrotza egiten zaie erabat”. Erlea Maneros Zabalak inoiz entzun ez duten hori entzunarazi nahi die, markoak erakutsi, errealitatea zedarritzen duten markoak. “Artisten artean ere egon da joera bat mendebaldeko basamortua leku huts eta utopiko batekin lotzeko, natura puru batekin, baina basamortuan jenda bizi da, eta hemengo giro soziala oso gogorra da, zerikusi gutxi du leku utopiko horrekin”.
Begira iezaiozu markoari.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.