"Gatazkaren alde batera edo bestera lerratu ginen, eta gure kontraesanak eta ahultasunak irentsi genituen"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko azaroaren 19a

Jenisjoplin nobela plazaratu berri du Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984). Iragan hiru hamarkadetan garatuta dago, gatazka politikoaren zurrunbiloan. 30 urteko aldea duten bi belaunaldiren bizipenak eta talkak jasotzen ditu, besteak beste. Idazleak trebeki uztartu ditu bi garaiko gorabeherak eta pertsonen jiteak; taberna zuloko giro hitsa hala nola gaztetxeetako giro lehergarria. Idazlea eta bertsolaria da Alberdi. 2013ko Txapelketa Nagusiaren finalaren pasarte batek badu munta istorioan, doi-doi aipatua bada ere. Nobelak ertz anitz eta zorrotzak ditu. Elkarrizketatzaile honek ertz ziztagarri horietako bati heldu dio solasaldia abiatzeko, irristatzeko aukeraz kontziente. Uxue Alberdi bertsolaria eta Nagore Vargas (Jenisjoplin) protagonista ausarten antzo.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide