Aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuek euskara hutsez direnek baino diru gehiago jasoko dute "interneten euskara sustatzeko". Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak, Miren Dobaranen izenean. Diru gehien Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariak jasoko du, 88.000 euro, bigarren Naiz-Garak 81.885 euro; eta Berriaren kopuru bertsua jasoko du El Correok: 73.000 euro. ARGIA.eus-ek aurten ere 17.444 jasoko ditu, iaz euskarazko hedabideen webguneen laguntzetan murrizketa jasan eta kopurua hiru urtetarako blokeatuta utzi ostean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.