Etorriko zenaren iragarle aberatsa

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urtarrilaren 28a

Xabier Montoiaren burutazioa izan zen (orduko) gazteek Mikel Laboak idatzitako kanten bertsioak egitea. IZk eta Elkarrek kaleratu zuten, Seaskarekin, eta dirua Iparraldeko Ikastolentzat bideratu zen. Iaz Elkarrek eta Seaskak berrargitaratu zuten, baina tamalez ia oharkabean pasa zen. Lan hau izan zen Laboak belaunaldien artean egindako zubi-lanari erreparatu zion lehena eta rockaren eremutik aitortza eta eskertza eman ziona bizirik zela.

Lan honek irudikatzen du 90eko hamarkadaren etorrerak Euskal Herriko musika eszenara ekarri zuen aldaketa sakona, mugarria. Estiloen abanikoa erabat zabaldu eta suntsitzetik eraikitzera pasa zen. Adibide oso esanguratsua da Negu Gorriak-en agerpena disko honetan eman izana. Txerokee-n estreinatu zen taldea Gaberako aterpea biografikoarekin eta lehenengoz hip-hop-a euskaraz entzun ahal izan genuen. Baita zeresana ematen hasi edo ematekoak ziren beste hamar proiektu interesgarri ere: Su Ta Gar-en Jaiotze basatia labetik atera aurretik bero hartu zuen publikoak euskal tematika (Haika mutil) heavy eta speed-rockaren mugan txertatu izana. M-ak taldeak, rocka eta funkya batzen aitzindariak, erreboluzioak geldotu eta erdi tenpora eraman zuen Zaude lasai. Mutrikuko Delirium Tremens itsasotik urrundu eta Baztan-eko patxada rockarekin bizkortu zuen. Bukolikotik eta askatasunetik oraindik ere edaten duen Pottokak gitarra zorroztu zion Iturengo arotza-ri. Tapia eta Leturiak, Public Enemy-ren txapela jantzi bezperan, zantzuak erakutsi zituzten Lekeitioruntz-en triki, vals, tango eta erokeriaren mix-a eginez. Bap! taldeak Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak eman zituen euskal musika, erritmo dantza, tronpeta eta trikia jazz eta hardcorearen batutapean gozatzeko. Ederra! Herrikide zen Karkaxak ere hardcorea eta Laboaren ikuskera hurbildu zituen Haika mutil-en bitartez. Zarauzko Kiowakek Baga biga higa korapilatsua rock-saxo-and-roll irabiagailutik pasa zuen. Bukaera talde tolosarrak distortsioz jositako rock oso makurra landu zuen Ama hil zaigu piezari zentzu handiagoa emanez. Eta Angel G. Katarain soinu ingeniari eta ekoizle ezagunak garaian elektronikarekin jolastuz Txoria txori eta entzuleak hegan jarri zituen. n

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide