Erraustegia, epaiketak eta desagertutako dokumentuak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko otsailaren 25a

40 milioi euro baino gehiago eskatzen dizkiote Ainhoa Intxaurrandietari. Ondo irakurri duzu: 40 milioi euro baino gehiago. Lezoko emakume honi Damoklesen ezpata bezala dabilkio buru gainean edozein pertsona arruntek ordaindu ezin duen kopuru hori. “Okerreko” botoia sakatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakaria izan zenean, 2011-2015 epealdian: Zubietako erraustegi proiektua gelditu zuten agintaldi hartan eta hori egiteagatik salatu ditu gaur egungo GHK-k, bai bera, bai Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia. Baina hau ez da erraustegiari buruzko auzia: Intxaurrandietaren ustez, epaiketa honetan jokoan dago erakundeen funtzionamenduaz dugun ideia ere. Instituzioek pagatuta egiten diren negozio pribatuen munduaren zatitxo bat erakutsi digu elkarrizketa honetan. Eta kontatu dituenak irakurrita, irakurleak irudika dezake nola jokatzen duten dena lotuta eduki nahi duten botere ekonomiko eta politikoek, norbait haiei aurre egiten ausartzen bada.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide