"Ez dago ezer ukiezinik, baldin eta emaitza hobetzen bada"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko mar. 25a, 00:00

Zabalburuko galerietan egin dugu hitzordua Rafa Ruedarekin (Mungia, 1972), Blade Runner filmeko Roy Battyren bizileku bilbotarra izan zitekeen gunean. Rafa Ruedak bakarkako bosgarren diskoa –Hiri kristalezkoa (Elkar, 2017)– ixten duen Irina kantako zebrabideetan ez dago goizean hiria estali duen elurtzaren arrastorik. Aldaketa handirik ez dakar diskoak; bai, ordea, aldaketa txiki ugari, mungiarraren kantagintza inoizko mailarik gorenera igo dutenak, ezari-ezarian, ate batzuk itxiz eta ate ugari zabalduz: “Aurreko diskoekin leku honetara iristea posible zela ikusten dut orain”. Puntu honetara heltzeko, eramaten utzi du bere burua, eta umiltasun ariketa sakona egin du bere musika sartuta zegoen inertziatik ateratzeko. “Hamaika proiektutan nabil aldi berean. Batetik, musika maite dudalako, eta bestetik, musikaz bizi naizelako (eta horrek zorionez edo zoritxarrez behartzen nau hamaika gauzatan egotera). Jo, grabatu, jo... inertzia horrek harrapatuta nengoen. Hausnarketa behar nuen nire egitekoaz”.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide