ETAk amaiera iragarri du

"ETA herritik sortu zen eta orain herrian urtuko da" esanez amaitu du ETAk bideo bidez iragarri duen bere desegitea, Suitzako Geneva hirian, nazioarteko hainbat eragileren aurrean. Ia 60 urteko ibilbideari amaiera eman dio euskal erakunde armatuak, bere "egitura guztiak" desegin dituela jakinarazi dute bi kidek adierazpen historikoan. Euskal Herrian, ostiralean Kanboko Arnaga Jauregian egingo den ekitaldian, ETAren amaiera ofizialki ziurtatuko dute euskal ordezkaritza politiko zabal baten parte hartzearekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide