200 pertsona Baionatik Hendaiara oinez etorkinenganako elkartasunez

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko uzt. 16a, 10:12

Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa legearen xedea salatu dute. Bizi!k etorkinen Erretentzio zentroak helburutzat hartzen segituko du, errepresio eta atxilotze politikaren sinboloak baitira, eta aitzitik deitzen du indartzera hemen eta orain errefuxiatuekilako harrera eta elkartasuna.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide