Estitxu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko abu. 3a, 10:01

Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze-1993 Bilbo) Euskal Herriak eman duen kantari onenetakoa da. Frankismoaren zentsura pairatu bitartean, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.

Garaiko kantaldiak, telebista edo irratsaioak, argazkiak eta lekukotasunak biltzen ditu ordubeteko dokumentalak. Bertan hitz egiten dute Estitxuren senideek eta lagunek, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil abeslariek, Juan Carlos Irizar eta Gérard Luc musikariek, edota Jose Mari Iriondo, Mirentxu Purroy, Felix Linares eta Jaime Otamendi, Estitxu ondo ezagutu zuten kazetariek.

Estitxuren ekarpen artistikoa gogora ekarri nahi izan du Franck Dolosor ETBko kazetariak eta Iban Gonzalez Baleuko ekoiztetxeko zuzendariak egindako ordubeteko dokumentalak. Omenaldi honetan artistaren ahotsa entzun liteke ia film osoan. Munduan barrena barreiatuta zeuden Estitxuri buruzko artxiboak elkartu dira lehen aldiz pelikula osatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide