Irungo Lakaxita Gaztetxean espazio segurua topatu dute muga igaro nahi duten migranteek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko abu. 8a, 15:03

Irunen pilatzen ari dira Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrirako muga igarota Frantziako Estatura joan nahi duten migranteak. Azken asteetan Hendaiara pasatzen direnen kopurua jaitsi egin bada ere, Bidasoaren alde batetik bestera igarotzen diren pertsonen mugimenduak etengabekoak dira. Asko ordea, bitartean, non jan eta non egon lekurik gabe geratzen dira. Migranteei laguntzen ari diren hainbat elkarterekin batera, Irungo Lakaxita gaztetxeko kideek aterbea eman diete.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide