EHBilduk zoriondu ditu Errazkin eta Intxaurrandieta: "Arazoa berbideratzeko eta soluzioak bilatzeko garaiz gaude"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urr. 12a, 09:40

Txalo artean hartu dituzte EHBilduko Gipuzkoako ordezkari politikoek Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin koalizioaren Donostiako egoitzan, Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaiaren biharamun honetan. Gogoan izan, 2013ko azaroan Zubietan garai hartan eraikitzea aurreikusten zen proiektua bertan behera uztea erabaki zuten orduko EHBilduko agintariek. Erraustegia geratu izanagatik, egungo GHK-ko agintariek auzitara eraman zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin. Orain, Espainiako Kontu Auzitegiak arrazoia eman die EHBilduko ordezkariei, erraustegia geratu izana babestu du epaitegiak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide