Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpresa Batzordeak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez garatu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Normaltasun horren baitan, urriaren 12a lan eguna izan da, eta egun horretan lan egin nahi izan dugun langileok, horretarako aukera izan dugu», azaldu dute. Baina salatu dute, Gobernu Espainiarreko Delegatuak, haien lan egutegia epaitegietara eraman zuela, eta epaitegiak emandako epaiaren ondorioz, «Hispanitate Egunaren ospakizuna mehatxupean inposatu» zaiola Udalari; «eta ondorioz, udal langileoi».
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.