FairCoin kripto-moneta alternatiboak bestelako ekonomia bultzatu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urr. 24a, 11:40

Kripto-txanponak asko ugaritu dira azken urteetan, baina fama txarra hartu dute espekulazioarengatik, burbuila ekonomikoak sortzeagatik eta prezioen gorabehera handiengatik, besteak beste. Baina kripto-moneta guztiak al daude kondenatuta betiko diruarekin jada ezagunak ziren problemak errepikatzera? Ezetz uste dute FairCoin bultzatu dutenek. Posible dela kripto-txanpon alternatibo bat, kapitalismotik kanpo funtzionatzen lagunduko duena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide