'Piedad'-eko dendariaren begirada

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urr. 29a, 12:09

Lehengo egunean ikusi nuen Iruñeko zabalguneko Piedad arropa denda ezaguna itxi behar dutela, eta poztu egin nintzen. Logikaren kontra, agian, eta modu irrazionalean, baina poztu nintzen han behin baino gehiagotan gaizki sentiarazi nautelako. Ama eta izebekin igandeetarako edo ezkontza baterako zerbait dotorearen bila sartu, eta segituan dendari lehor baten mespretxuzko begirada gugan iltzatuta sentitzen nuen, esanez bezala gu ez ginela halako komertzio dotore eta garestian sartzeko nor, gu ez ginela maila altuko eta Iruñeko betiko abizen ezaguneko familia horietako kide. Piedad-en errukirik ez.

 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide