Bateraguneko auzipetuek ez zutela epaiketa justurik izan ebatzi du Estrasburgok

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko aza. 6a, 10:20

Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara, eta astearte goizean arrazoia eman diete. Bost pertsona hauek zigorra osorik bete dute espetxean: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide