Bitxia, sexu abusuen aurka Gazteluetako zuzendaritzak erakutsi duen "determinazio sendoa"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko aza. 15a, 16:15

Gazteluetako irakasle zena kondenatu dute, 12 urteko ikasleari sexu abusuak egin zizkiolako, eta ikastetxeko zuzendaritzak adierazi du “konpromisoa” eta “determinazio sendoa” dutela abusuen aurkako borrokan. Zein konpromiso baina? Sexu abusuak salatu zirenean ikastetxeak ez zuen protokoloa martxan jarri, ikuskariak hiru aldiz hala eskatu zion arren; urteotan irakaslea nabarmen babestu du zuzendaritzak, haren irudia garbitzen saiatu da; eta lazgarriagoa dena, neurriak hartu zituen biktima gezurretan ari zela sinetsarazteko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide