Apaizac obeto

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko aza. 23a, 11:41

Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak Apaizac Obeto espedizioaren bidez, ahalegin berezia egin zuen itsasoaren historiako pasarterik harrigarrienetako bat ezagutzera emateko : XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Historia honek du abiapuntu, Quebec edo Kanada izan aurretik, lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta "Mundu Berriaren" iparraldeko ur arrotz eta urrunetara lanera abiatzen zireneko garaian.

Zuzendaria: Jon Maia
Ekoizpena: Orio Produkzioak
Urtea: 2011

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide